Ferixa Nagusiko jaien biharamunean zabalduko ditu ateak udaleku zerbitzuak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko mai. 18a, 17:00

Izenematea zabalik dute ekainaren 14ra arte Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeek.

Gero eta gertuago daude udako oporrak, eta Elgetako Udalak udaleku irekiak iragarri ditu uztailerako. Iaz, bost dinamizatzaileren gidaritzapean 54 neska-mutikok erabili zuten zerbitzua.

Izenematea zabalik

Hiru aste eta erdiz emango du aurten zerbitzua Udalak; uztailaren 1etik 24ra bitartean, eta ohiko ordutegiarekin: astelehenetik barikura bitartean, 09:00etatik 13:00etara. Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako neska-mutikoendako dira udaleku irekiak; hau da 2002tik 2011ra bitartean jaiotakoendako, biak barne.

Zerbitzuaren prezioari dagokionean hile osoko kuota 90 euro da; hiru asteko kuota 70 euro; bi asteko kuota 55 euro; eta astebeteko kuota 30 euro. Bigarren anai-arrebak %20ko deskontua izango du. Hobari bereziak jasotzeko udaletxean galdetu behar da. Izena emateko prozedura da banketxean ordainketa egitea, eta froga-agiria udaletxeko harreran aurkeztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak