Frontenis txapelketa martxan da; gaur eta bihar jokatuko dira lehen jardunaldiko partiduak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko mai. 17a, 14:10

Gaur, barikua, 20:00etan, abiatuko da Elgetako V. Frontenis Txapelketa; biharko partiduak 16:00etan hasiko dira.

Iaz baino zortzi bikote gehiago ariko dira nor baino nor, eta azkenean, bi txapelketa jokatuko dira: gizonezkoena hamabi bikoterekin, eta txapelketa mistoa zortzi bikoterekin. Jokatuko ez dena emakumezkoen txapelketa da, izan ere, bikote bakar batek eman du izena.

Lehenengo partiduak gaur, barikua, eta bihar, zapatua, jokatuko dira. Asier Osoro da aurten ere antolatzaile nagusia: "Ligaxkan soilik 94 partidu jokatuko dira", esan du. "Gizonezkoen txapelketako 66 partidu eta txapelketa mistoko 28". Lehia, orain, martxan da!

Aste bukaerako partiduak

Gaur, barikua, 20:00etan hasita

.Aritz Gallastegi-Enrike Elkoro / Sergio Bouzas-Josu Arantzabal
.Amaia Iribar-Luisan Alkorta / Idoia Serna-Asier Osoro
.Maitena Mañarikua-Josu Mañarikua / Maria Eugenia Olabarria-Xanti Dosuna
.Odei Zenitagoia-Fernando Zenitagoia / Ibon Untzetabarrenetxea-Eneko Ojanguren

Zapatuko partiduak, 16:00etan hasita

.Iban Retolaza-Xabier Ubera / Adrian Gorostiza-Asier Osoro
.Rebeka Ubera-Xabier Ubera / Iratxe Bravo-Iker Lopez
.Juan Carlos Gonzalez-Txema Cot / Etor Vallo-Ander Gorosabel
.Eneko Maguregi-Andoni Elortza / Imanol Albisu-Julen Barrutia
Mikel Zubiaurre-Aitor Errarte / Xanti Dosuna-Oskar Sarasua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak