Parrokiako harribitxiak ezagutzeko bigarren aukera

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko maiatzaren 20a

Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta hilaren 25ean, 12:00etan, egingo dute hurrengo bisita gidatua.

Debagoieneko Mankomunitateak Ignaziotar Lurraldea programaren barruan antolatuta hilaren 25ean, zapatua, Elgetako parrokia ezagutzeko bigarren bisita gidatua egingo dute. Apirilaren 20an egin zuten lehenengo bisita. Iraitz Lazkano gidariaren eskutik eta Santiagoren erretaulatik abiatuta Elgetaren historiaren barrena ibili ziren dozena bat parte-hartzaile. Besteak beste, Martin Saez de Ibarra edo Otxoa Donor de Olaegi jauntxoen garaietara egin zuzen bidaia.

Izenematea zabalik

Hilaren 25ean ere 12:00etan hasiko da bisita gidatua, eta prezioa bi euro da. Interesatuek aurrez eman behar dute izena info@tierraignaciana.com helbidera idatzita edo 943 79 64 63 telefono zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak