Semaforoetan oinezkoek izango dute lehentasuna

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko mai. 16a, 22:00

Sistemaren sentsoreek autorik detektatu ezean berde izango dute oinezkoek.

Oinezkoek semaforo aurrean zain denbora luzeegia egiten dutela aspaldiko kontua da Elgetan. Udalak, berriki, zenbait aldaketa egin ditu, eta jakinarazi dute aurrerantzean oinezkoek izango dutela lehentasuna.

Orain arte sistemak auto baten presentzia sumatu orduko jartzen zen martxan txandakatze prozesua. Behin hasita, zirkuitu osoa egiten zuen sistemak, eta oinezkoek euren txanda itxaro behar izaten zuten zirkuitu horren barruan.

Aurrerantzean, oinezkoek izango dute lehentasuna, izan ere, sistemak zebra-bideetan argi berdea egotea lehenetsiko du. Zirkulazio-argiak aldatu egingo dira sentsoreek auto bat detektatuz gero, baina, orain arte ez bezala oinezkoei lehenbailehen argi berdea ematea izango da lehentasuna.

Funtzionamendu berria 08:30etik 20:30era mantenduko dutela esan dute udaletxetik. "Aldaketak zer eragin duen aztertuko dugu pare bat hilabetean", adierazi du Oxel Erostarbek. "Ikusiko dugu autoen zirkulazioan zer eragin duen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak