Lehen jaurtiketetan ostean, txapelketaren unea iritsi zen. Guztira 77 parte hartzaile lehiatu ziren eta etxekoek, nerbioengatik edo, ez zuten oso emaitza onak lortu. Lehen saria Lasturrera joan zen. Benetan aipatzekoa Elgetan neskek erakutsi zuten maila, 3. eta 5. postuak lortu zituzten-eta.
Hurrengoa Bergaran
Urtetan hiru txirlo txapelketako zirkuitutik kanpo egon ostean, aurtengo Mendekoste jaietan Gipuzkoako txapelketak lehiaketa egingo du Bergarako San Joxepeko bolatokian. Zapatuan 21:00tan izango da norgehiagoka eta jende guztiari zabalik dagoen txapelketa izango da.