Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako seigarren jardunaldia jokatuko da zapatuan, hilak 11, Elgetako Bolatokia tabernan. Aurreko jardunaldietan 80 bat bolari elkartu izan dira —21 talde—, eta Elgetan ere beste hainbeste izango direlakoan daude antolatzaileak.
Elgetako bi talde
Txapelketan dihardute Elgetako bi taldek, eta bost jardunaldi jokatu ostean Elgeta A taldea laugarren doa taldekako sailkapenean. Txapelketan herriko bolari onena, oraingoz, Sebas Arantzeta da: zortzigarren doa.
Zapatuan, 17:00etan emango diote hasiera tiraldiari.