Logika eta fisika, Espaloian galarazita gau batez

Jon Berezibar 2013ko maiatzaren 5a

Frantzia, Portugal, Espainia eta Kataluniako artistekin osatu zuten zapatuko gala handia. Jatorriak bezain askotarikoak izan ziren ikuskizun motak: ilusionismoa, prestidigitazioa, mentalismoa, kartomagia... Espaloiako oholtzan, gau batez, logikaren legeek ez zuten indarrik izan.

Dani DaOrtiz malagarrak hartu zituen showman lanak eta hark gidatu zuen gala, Tamarizen eskolaren amarru jostari eta umoretsuekin. Karta-jolas biziaren zorabioaz baliatuta, ikuskizunen arteko geldiuneak entretenitu zituen grazia handiarekin. Oturuntza handietan sorbeteak bezala, plater nagusien arteko aringarria izan zen harena. Menua bost platerekoa izan zen: zigarroekin magia komikoa, espiritismo ukituko ilusionismoa, manipulazio akrobatikoa eta amaitzeko, ikuskizun magia handia amaitzeko. Ustekabean eta konturatzeke igaro ziren bi ordu eta pikuak. Nazioarteko magiaren bost espektakulu erakusgarri moduan saldutakoak, agindutakoa bete zuen. Ikusgarria zentzumen guztientzat.

KRONIKA OSOA GOIENAREN ASTELEHENEKO PAPEREKO EDIZIOAN

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak