Zabalik dute matrikulazio epea haurreskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko maiatzaren 6a

Zerbitzua irailean, urrian edo azaroan erabiltzen hasi nahi dutenendako izenemate epea zabalik dute hilaren 13ra arte.

Maiatzaren 2an zabaldu zuten matrikulazio epe berria Elgetako haurreskolan. Hala, zerbitzu hori irailean, urrian edo azaroan erabiltzen hasi nahi dutenek hilaren 13ra arteko epea dute izena emateko. Ordutegiak, prezioa, umeei ematen zaien zerbitzua... argibide guztiak haurreskolan bertan emango dituzte. Ordutegi bat ezarri dute horretarako: astelehenetik barikura bitartean 09:30etik 11:30era edo 13:30etik 15:00etara. Zerbitzua ezagutzera joateko dei egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak