60 erretiratuk egingo dute egun osoko irteera eguaztenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko maiatzaren 6a

Ordizia eta Hondarribia bisitatuko dituzte Elgetatik 08:15ean irtenda.

Arrakasta izan du Xalbadorpe elkarteak herriko erretiratuendako antolatutako egun osoko txangoak. "Ordu erdian bete dugu autobusa", esan du Pedro Mari Ubera presidenteak. Esan duenez, 50 lagunendako autobusa zuten hitzartuta, baina, azkenean, 60 lagunekoa eskatu dute. Ordizia eta Hondarribia bisitatuko dituzte eguaztenean, hilak 8, Elgetatik 08:15ean irtenda. Bazkaria Oiartzungo Gurutze Berri jatetxean egingo dute. Arratsaldeko plana eguraldiaren arabera erabakiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak