Lapurrak sartu dira udaletxeko alhondigan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 30a

Udal brigadako langileek motozerra bat eta zulatzaile bat sumatu dituzte faltan.

Goizean konturatu dira udaletxean lapurrak bisitan izan dituztela Artekaleko udal biltegian edo alhondigan. Ate nagusia indarrez zabalduta sartu dira lapurrak. Udal arduradunek motozerra bat eta zulatzaile bat sumatu dituzte faltan. Udal brigadako langileek materiala ugari gordetzen dute biltegi horretan, eta gainerakoa bertan dagoela esan dute. Ez da lapurrek udal eraikuntzetara egiten duten lehenengo bisita: haurreskolan eta ludoteka-gaztelekuan ere sartu ziren asko ez dela, martxoaren 22an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak