Dantza saio polita eta jendetsua Txertubi bikotearekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 30a

Hiru hilean behin egingo dira aurrerantzean Herrixa Dantzan saioak Elgetan.

Bueltan dira domeketako Herrixa Dantzan saio irekiak Elgetan ere. Domekan, apirilak 28, jende kopuru polita elkartu zen Espaloian, eta dantzarako gertu asko hasiera-hasieratik.

Publiko fidela du Herrixa Dantzan ekimenak, eta adin guztietakoa, gainera. Arkaitz Minerrek eta Txus Aranburuk osatzen duten Txertubi bikotearen zuzeneko musikarekin egin zuen dantza saioa Patxi Monterok, eta saio borobila irten zen.

Hiru hilean behin

Maiztasun berria izango du Herrixa Dantzan ekimenak aurrerantzean. Hiru hilean behin egingo da Elgetan, eta beti zuzeneko musikarekin. Saiook bailarako gainerako herrietan egiten direnekin tartekatuko dira, ikus hemen egutegia.

Domekako dantza saioan Patxi Monterok jakinarazi zuen aurrerantzean Elgetako Herrixa Dantzan saioak zuzeneko musikarekin egingo direla, hori bai, hiru hilean behin. Monterok esan zuen baita ere beste ohitura bat berreskuratuko dutela: txapela pasatzearena, alegia. Azpimarratu zuen Elgetako Udalak babestu duela Espaloira zuzeneko dantzaldiak ekartzeko proiektua. "Txapela badaezpadako koltxoia da, zulorik ez gertatzeko eta erreserba egiten joateko", adierazi du dantza saioetako gidariak. Eta jendeak erantzun zuen. Saio amaieran dirua geratu zen inprobisatutako txapelan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak