Errekreazioren inguruko erreportajea emango dute gaur, 20:15ean, Goiena telebistan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 29a

Errekreazioko irudiak eta protagonista zein ikusleei egindako elkarrizketak jasoko ditu erreportajeak.

Elgetako lehenengo errekreazio historikoaren biharamunean erreportaje zabala eskainiko du Goiena telebistak iluntzeko Magazinea saioan. Goiena telebistako ekipoa errekreazioan izan zen, eta amaitutakoan herriko plazan elkartu ziren protagonista eta ikusleekin.

Erreportajea 20:15ean hasiko den Magazinea saioan emango dute. Bigarren pase bat ere egongo da, 23:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak