Elgetan aurrera doaz domekan lehen aldiz egitekoa duten gerra garaiko errepresentaziorako prestaketa lanak. Azkenean aurreikusi baino figurante gehiago lortu dira, eta egunotan arropa banatzen ari dira udaletxean. Jantziak ari dira banatzen, izan ere gainerako materiala —fusilak, gerrikoak, kaskoak...— beranduago banatuko dituzte.
Euri iragarpenarekin kezkatuta daude antolatzaileak, izan ere, domekarako eguraldi txarra aurreikusten dute hainbat meteorologia ataritan. Material banaketa, baina, aurrera doa eta oraingoz mantendu egiten da hitzordua.