Ordizian eta Hondarribian egingo dute egun pasa erretiratuek. Bazkaria, berriz, Oiartzungo Gurutze-Berri jatetxean egingo dute . Prezioa 25 euro da. Interesatuek aste bukaerako zapatuan eta domekan, hilaren 27an eta 28an, eman dezakete izena, 11:00etatik 12:00etara, Ozkarbi elkartean.
Podologoa eguenean
Podologoaren kontsulta, berriz, apirilaren 25ean izango da. Txanda hartzeko deitu 943 76 80 77 telefono zenbakira (Nati).