Urdangarin gertuko, Elgetako Espaloian

Imanol Beloki Unamuno 2013ko apirilaren 20a

Elgetako Espaloian aurkeztu zuen barikuan Mikel Urdangarinek bere azken lana. Oso gertuko emanaldia izan zen eta jende dezente hurbildu zen bertara. Aurretik, Urko Meneia gitarrista igo zen oholtzara kontzertuari hasiera emateko eta Nevadara eta San Frantziskora egin zituen bidaietako esperientzietan oinarriturako abestiak eskaini zituen.

Azula diskoa aurkeztu zuen Urdangarin bizkaitarrak, Angel Celada bateria-jotzailearekin eta Koldo Uriarte teklistarekin batera. Unai Iturriagaren hitzekin sortutako kantuak batu ditu Urdangarinek lan honetan eta Durangoko bertsolariaren bertsokera estiloa abestietan txertatzean asmatu egin du. Espaloiko ikusleek harrera ona egin zioten lan berriari. 

Kontzertua bi zatitan bereiztu zuen: disko berriko abestiekin hasi zen eta abesti zaharrekin amaitu zuen emanaldia. Entzuleek gozatu egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak