Irrien Lagunen bisita izan dute gaur Espaloian

Arritxu Barruso 2013ko apirilaren 21a

Etxeko txikitxoenak ondo baino hobeto ibili dira gaur Elgetako Espaloian Largabista, Ane Pirata edo Ekirekin. Irrien Lagunen bisita izan dute, eta 'Eguzkiaren bidaia' izeneko ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute. Ume askok egin dute bat horrenbeste maite dituzte lagunak ikusteko. Ondo pasatzearekin batera ikasi ere egin dute txikitxoek. Ikuskizunak munduaren bira egiteko moduaz eta urtaroez hitzegiten du, besteak beste. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak