Elgetako Herri Eskola kultura astea egiten ari da egunotan. Egitarau berezia dute eskolan barikura bitartean, eta atzo eman zioten hasiera zirkuito kulturalaren proba ezberdinekin. Asmakizun, eroglifiko, potokume eta esamez artean eman dute eguna ikasleek.
Gaur arratsaldean, Josu Baliño ipuin kontalariaren bisita izan dute ikastetxean. Haur Hezkuntzako neska-mutikoekin izan da Baliño, eta diapositibaz lagunduta Teobaldo eta Saturren istorioa kontatu die umeei. Beste gela batean Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek animaziozko pelikula ikusi dute.
Bihar, Isabel Millet
Beste ipuin kontalari bat izango dute bihar bisita: Isabel Millet, hain zuzen ere. Zirkuitu kulturaleko sari banaketa ere egingo dute, 12:15ean.
Eta kronika hau amaitzeko ikasleek landutako asmakizun bat eta esames bat. Ea erantzun zuzena aurkitzen duzuen:
1. Gozoa da eta ez da gerezia. Gozoa da, baina ez da eztia. Lurrean bizi da belar artean.
2. Mndrn jb nz, n nizlk ngs