Parrokiako erretaula ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute zapaturako

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 16a

Bisita gidatua 12:00etan hasiko da, eta zabalik dago izena emateko epea.

Askotan ikusi dugu, baina zenbatek dakigu ze ezaugarri dituen Elgetako elizako erretaulak? Ignaziotar lurraldea egitasmoak Ezkutuko altxorrak izeneko programan sartu du XVI. mendeko erretaula delako, italiar estilokoa. Hala, Mankomunitateko turismo batzordeak bisita gidatua antolatu du zapaturako, hilak 20.

Taldea osatuz gero 12:00etan hasiko da bisita, eta aditu baten azalpenekin erretaularen ezaugarri nagusiak ezagutzeko aukera egongo da. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Bi aukera daude: info@tierraignaciana.com helbidea idaztea edo 943 79 64 63 telefono zenbakira deitzea. Prezioa bi euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak