Frontenis txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek zabalik dute izena emateko epea

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 15a

Hiru talde osatzea da asmoa: gizonezkoak, emakumezkoak eta bikote mistoena.

Beranduago, baina aurten ere frontenis txapelketa izango dugu Elgetan. Antolatzaileek zabaldu dute izena emateko epea eta proposamena aurten hiru talde edo txapelketa osatzea da: gizonezkoena, emakumezkoena eta bikote mistoena. Taldeak osatuko dira baldin eta gutxienez lau bikote badaude.

Partiduak barikuetan eta zapatuetan

Antolatzaileek jakitera eman dutenez interesatuek hilaren 27ra arte epea dute Espaloia kafe antzokian izena emateko. Prezioa, bikoteko 10 euro da. Partiduei dagokienean bariku iluntzeetan eta zapatu arratsaldeetan jokatuko dira. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urte da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak