Elgetarrek ondo hasi dute Gipuzkoako hiru txirlo txapelketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 12a

35 txirlo jota taldekako lehen postuari eusten dio 'Elgeta A' taldeak.

Bi jardunaldi jokatu dira, eta 35 txirlo jota taldekako lehen postuari eusten dio 'Elgeta A' taldeak.Talde horretako bolariak dira Segundo Pagaegi, Antonio Antxutegi, Antonio Ibarluzea, Sebas Arantzabal, Sabin Arriaga eta Patxi Olabarria (ordezkoa). Oraingoz lehen postuan daude. Bost txirlotara dituzte Asola Berri eta San Miguel taldeak.

Banakako sailkapenean, berriz, hirugarren postuan da Sebas Arantzabal, bederatzi txirlo jota.

Zapatuan jokatuko da txapelketako hirugarren jardunaldia Elgoibarko San Miguelen, 17:00etan hasita. Ea emaitzek laguntzen dute. Elgeta B taldea ere hor dabil. Bolariak dira Xabier Ortuzar, Arlindo Almeida, Geaxi Ezpeleta, Jose Monterroso, Ricardo Albizuri eta Jose Luis Zabala (ordezkoa).

Gogoratu behar da txapelketako zazpigarren jardunaldia Elgetan jokatuko dela; maiatzaren 11n izango da, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak