Pozik daude Elgetako arduradunak. Abenduko odol-ateratzeetan baino sei lagunek gehiagok eman zuten odola martitzenean. Egin berria duten 2012ko balantzea ere ona da; bederatzi odol-emaile berri lortu ziren iaz. "Oso pozik gaude", esan du Maria Asun Agirrek. "Jende nahiko gaztea da gainera, eta oso ona da hori", adierazi du.