Nahiz eta datorren eguaztenean, hilaren 10ean, emango dituzten antolatutako ekintzen eta egunaren inguruko xehetasun gehiago, herri bazkarian egongo den menua aurreratu du antolakuntzak:
Umeen menua ( 15 urtetik beherakoak) 13 eurotan:
- Makarroiak tomatearekin
- Oilasko errea chipsekin
- Izozkia
- Ogia
- Edariak: ura eta freskagarriak
Nagusien menua 18 eurotan:
- Patatak errioxar erara
- Oilasko errea chipsekin
- Goxua edo tarta izozkiarekin
- Ogia
- Edariak: ura, ardo beltza, ardo gorria, sagardoa eta freskagarriak
- Kafea, esnea, deskafeinatua eta infusioak
Herri bazkarian izena emateko
Bazkarian parte hartu gura dutenek apirilak 16ra arte daukate izena emateko aukera. Udaletxean eman dezakete izena, danonartian@elgeta.net helbidera mezu bat bidalita edo zuzenean Euskadiko Kutxako 3035 0023 91 0231147703 kontuan.