Udalak abisu berezia jaso du astean gaur, barikua, elur kota dezente jaitsiko dela esanez, eta iragarpenak bete egin dira. Goizean, 09:30ak aldera, lehenengo elur malutak ikusi ditugu erdigunean, eta badiharduela esan daiteke. Ikusteko dago zenbat botatzen duen eta zenbat zuritzen duen.