'Euskal Herriko altxorretan barrena' abenturako protagonista Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 8a

Atzo ekin zion 5.000 kilometroko abenturari Eibarren, eta Elgetatik igaro zen.

Abenturazale bat gure bailaran barrena ibili zen atzo, domeka, goizean: Arkaitz Astiazaran lasturtarra. Euskal Herriko altxorrak ezagutzera abiatu da, bizikletaz, eta atzo, lagun batekin batera, Elgetan eta Bergaran izan zen. 5.000 kilometro egingo ditu orotara, 37 etapatan banatuta. Abentura berri honetako lehen etapa izan zen atzokoa. Bere asmoa da ibilbidean irudiak hartzea eta amaitutakoan ikus-entzunezko bat egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak