Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia berriz Elgetatik

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 4a

Laugarren etapan tropela bi bider igaroko da Elgetatik.

Txirrindulariek 151,6 kilometroko etapa dute gaur: Trapagaran-Arrate, hain zuzen ere. Ibilbidea bitan igaroko da Elgetatik. Iragarpenak betetzen badira 14:56ean izango dugu tropela herrian Elorriotik Uberarako bidean. Bigarren aldiz 15:33ean etorriko da lasterketa. Karabieta izan daiteke tropela ikusteko puntu polita Eibartik Elorriorako bidea egin behar baitute txirrindulariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak