Debagoieneko Trikitixa Eguneko bazkarirako izenematea zabalik

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 4a

Apirilaren 20rako egun osoko egitaraua aurkeztu dute; bailarako trikitilarien topalekua izango da Elgeta.

Debagoieneko Trikitixa Egunak bederatzigarren edizioa izango du aurten, eta Elgetan 300 trikitilari eta pandero-joletik gora espero dituzte. Egitaraua prest dute: ongietorria, kalejira, ekitaldi nagusia plazan, herri bazkaria eta erromeria Eibarko eMePebo5t taldearekin.

Herri bazkaria

Antolatzaileek bi menu prestatu dituzte herri bazkarirako; umeendako menua 13 euroan edo nagusiendako menua 18 euroan. Interesatuek apirilaren 16ra arteko epea dute izena emateko. Bideak dira udaletxera deitzea —943 76 80 22—, danonartian@elgeta.net helbidera idaztea edo zuzenean Euskadiko Kutxako 3035 0023 91 023114703 kontuan ingresoa egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak