Gipuzkoan apur bat behera egin du langabeziak martxoan, eta Elgetan ere nabaritu da joera hori. Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak ematen ditu langabezia datuak, eta azken jakinarazpenaren arabera Elgetako 51 lagun zeuden izena emanda martxoan. Otsailean 59 ziren, eta urtarrilean 52. Langabezia tasa, beraz, % 9,41an dago.