Euskal Herriko Itzulia gaur, eta eguenean berriz Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 2a

Atzo jokatutako lehen etapa ere Elgetatik igaro zen; beste bi aukera izango ditugu tropela herriko espaloietatik ikusteko.

Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliak Debagoieneko errepideak hartuko ditu aurten ere. Atzokoan Simon Gerrans australiarra nagusitu zen Elgoibarko helmugan, eta gaur sailkapeneko lehen postua defendatuko beharko du.

Tropela Elgetan

Tropela gaur, martitzena, eta etzi, eguena, Elgetan izango da atzera ere. Iragarpenak betetzen badira gaurkoan 13:25ak aldera izango da herrigunean. Eguenean, berriz, herrigunean izango dugu 14:50ak aldera. Karabietan izango da berriz 15:33ak aldera eta goitik behera herritik pasako dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak