200 lagunetik gora igo dira gaur goizean Azkonabietara postontzi berria ipintzera

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko martxoaren 23a

Erantzun polita izan du Eibarko, Soraluzeko eta Elgetako neska-mutikoendako antolatutako irteerak.

Giro aparta egin du gaur goizean mendi buelta egiteko, eta 200 lagunetik gora abiatu dira 10:00etan Elgetako kiroldegitik. Herriko plazan talde argazkia atera eta Azkonabietara egin dute parte-hartzaileek. Batzuk arinago, beste batzuk apur bat beranduago, baina guztiak —txiki zein handi— iritsi dira tontorrera.

Guztiak iritsitakoan, 11:45ak aldera, egin da eguneko ekitaldi nagusia: Azkonabietan postontzi berria ipintzea, alegia. Eibarko Deportibok, Soraluzeko mendi taldeak eta Elgetako Kantsatzeke mendi taldeak antolatu dute ekimena, eta herri bakoitzeko ume banak lotu du postontzia lurrera. Soraluzetik Irati Unamuno izan da, Elgetatik Ander Ormaetxea eta Eibartik Izaro Elduaien.

Parte-hartzeagatik guztiei eskerrak eman, eta txorizoa eta salda banatu dituzte antolatzaileek Azkonabietan. Itzulera azkarragoa izan da, eta jende andana elkartu da kiroldegi inguruan bazkaltzeko. Giro aparta izan da nagusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak