Lapurrak ibili dira, berriz ere, Torrealdean. Oraingo honetan haurreskola-gaztelekuan sartu dira eta Ertzaintzatik adierazi dutenez ordenadore bat, telebista, bideo kamara bat eta argazki kamara eraman dituzte. Momentuz, ez dago salaketarik. Ertzaintzatik adierazi dute atetik sartu direla lapurrak.
Ez da lehenengo aldiz Torrealdea inguruan horrelakoak gertatzen direla. Iaz, martxoan hortz klinikan sartu ziren eta abenduan eraikin bereko 16 garajetan indarrez sartu ziren.