Biharko, zapatua, neska-mutikoendako mendi irteera antolatu dute Azkonabietara

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko martxoaren 22a

Elgetako plazatik 10:00etan abiatuta, postontzi berria ipiniko dute Azkonabietan Eibarko, Soraluzeko eta Elgetako neska-mutikoek.

Eibarko Klub Deportiboak, Soraluze mendi taldeak eta Kantsatzeke mendi taldeak umeendako mendi irteera antolatu dute zapaturako, martxoak 23. Elgetako plazatik 10:00etan abiatuta, postontzi berria ipiniko dute Azkonabietan. Postontzi berriak hiru torloju ditu, eta ideia da sinbolikoki herri bakoitzeko ume batek bana lotzea.

Egun osoko egitaraua

Ekimenak 200 pertsonatik gora elkartuko dituela uste dute antolatzaileek, eta asmoa da tontorrean txorizoa eta salda banatzea —eguraldi txarrarekin Elgetan—. Kiroldegi inguruan mahaiak ipiniko dituzte, eta bueltan, etxetik eramandako bazkaria jateko aukera izango da. Elgetarrak ere parte-hartzera gonbidatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak