Jaiei begira umeendako dantza ikastaroa

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko martxoaren 20a

Euskal dantzen ikastaroa antolatu du Udalak 2001-2008 urteen artean jaiotakoendako; izenematea zabalik da.

Jaien batzordea laster hasiko da lanean, eta Udaletik proposamen berria egin dute. Ideia da umeendako euskal dantzen ikastaroa antolatzea, eta ikasitakoa jaietako Herri Egunean erakustea. Ikastaroa Eibarren euskal dantzak erakusten dituen Irati Kortabitartek gidatuko luke, eta eguaztenetan egingo litzake kiroldegiko gimnasioan, 18:15ean hasita.

Izena emateko epea apirilaren 8ra arte dago zabalik udaletxean zein liburutegian, eta prezioa 12 euro da. Ekimena 2001 eta 2008 urteen artean jaiotako neska-mutikoendako da.

Herritarren ekarpenak

Udaletik, bestalde, herritarren iritzia jaso nahi dute aurreko urtetik hona jaietako egitarauan zer ipini, kendu, aldatu edo hobetu behar den jakiteko. Ekarpenak udaletxean zein danonartian@elgeta.net helbide elektronikoan jasoko dituzte. Herriko elkarteei eta eragileei ere eskaera berdina luzatu zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak