Bandoleira eta Astuan Villa nagusitu dira futbitoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko martxoaren 17a

Gaur, Bandoleirak 6-0 irabazi dio Etxaon taldeari; atzo, Astuan Villak 5-2 hartu zuen mendean Jaitxo.

Amaitu da herri mailako futbito txapelketa. Atzo jokatu zen gizonezkoen finala, eta gaur eguerdian, berriz, emakumezkoena. Bi finaletan jende ugari elkartu da frontoian, eta giroa sortu du txapelketak herrian. Gaur egin dute sari banaketa. Anekdota ere egon da, izan ere, Astuan Villa taldeak apurtuta jaso du trofeoa. Baloi batek jo du oroigarria eta kantoi bat apurtu egin zaio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak