Errimak Oinetan ikuskizuna domekan Espaloian, Korrika kulturalaren barruan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko martxoaren 16a

Korrika txikia hilaren 21ean izango da; 15:00etan abiatuko da Herri Eskolatik.

Korrikaren inguruan antolatutako lehen ekintza domekan, hilak 17, izango da Elgetan. Haatik taldeak 'Errimak oinetan' ikuskizuna eskainiko du Espaloia kafe antzokian. Aiert Beobidek eta Unai Elizasuk sortu eta zuzentzen dute ikuskizuna. "Dantza berriak bertsoei jarriak", horrela definitu dute ikuskizuna. Ikuskizunak dantza eta bertsoa nahasten ditu, eta maila handiko artistak hartu dute parte. Emanaldiko bertsoak Sustrai Colinak egin ditu eta dantzariak Aiert Bedobide, Maitane Muxika, Onintza Odriozola, Garazi Lekuona, Gotzon Poza eta Iurre Aranburu dira. Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Amaiur Cajaravillek bertso musikatuak egin dituzte eta kantuen egileak Mikel Urdangarin, Katamalo, Aitor eta Jon Sarasua, Gu ta Gutarrak, Miren Amuritza eta Maddalen Arzallus dira. Sarreraren prezioa da zortzi euro, bazkideendako bost.

Korrika txikia, eguenean

Herri Eskolak egingo du Korrika Txikia eguenean, hilak 21. Ikasleak 15:00etan abiatuko dira ohiko ibilbidea egiteko.

Lekukoa eskuz esku pasako da, eta herriko plazara iritsiko da. Korrika Txikia amaitutakoan korrika materiala erosteko aukera izango da plazan bertan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak