Hondarribian jokatu da Gipuzkoako karate txapelketa, eta bertan izan ziren Andoni Zubiaurre eta Irene Castelos ere. Bergarako Shotokan elkartearekin parte hartu dute txapelketan.
Andoni Zubiaurrek kumite modalitatea egiten du eta 60 kilotik azpikoetan lehiaketzen da: urrezko dominarekin itzuli zen Elgetara.
Irene Castelos, berriz, alebina da eta zilarrezko domina eskuratu zuen karate modalitatean.
Biak lortu dute Euskadiko txapelketarako sailkatzea.