Elgetan zuritzen hasi da

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko martxoaren 12a

Iragarpenak bete egin dira eta mendi goi zein auzo eta herri garaietan zuritzen hasi da apurka-apurka. Elgeta, esaterako, halaxe zegoen 19:00ak aldera. Oraingoz, halere, ez du aparteko arazorik sortu elurrak errepideetan eta Elgetako bidea zabalik dago. Arantzazun, Udanan eta Deskargan, ostera, arretaz gidatzea gomendatzen du Herrizaingo sailak. Gure eskualdeko gainerako mendateetan ez da arazorik eta normal gida zitekeen 20:00ak zirenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak