2010eko abenduaren 2an abiatu zen Josu Guerra pasaiarra Hondarribiko kaitik. Spirit of Anuk belaontzian Atlantikoa zeharkatu zuen. Denbora horretan bizi izandakoa ikus-entzunezko batean eta argazkietan jasota dauzka. Elgetan aurkeztuko du abentura hura eguenean, 19:00etan, kafe antzokian.
Zeharkaldiak Kanariar Uharteetara eraman zuen lehenengo. Bertan, Bermeoko (Bizkaia) Nerea Azkarate ontziratu zen Spirit of Anuk belaontzian. Batera, Cabo Verdera abiatu ziren. Giza laguntza banatu zuten, eta ondoren Karibean kokatutako Holandarren Antillak bisitatu zituzten.
Hainbat geldialdi egin zituzten bidean, eta Azkarate hegazkinez itzuli arren, Guerrak bueltako bidea bakarrik egitea erabaki zuen. Azoreetan egin zuen pasaiarrak hurrengo geldialdia.
Ikus-entzunezkoa ostiralean emango dute, 19:30ean, Kabigorrin.