Finalistak: Jaitxo, Astuan Villa, Etxaon eta Bandoleira

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko martxoaren 11

Futbito txapelketa azken txanpan da; txapeldunak erabakitzea falta da. Oraingoz ez dute finalen eguna finkatu.

Aste bukaeran ikusteko politak izan dira futbito txapelketako finalerdiak. Herrian bazegoen ikusmina eta bai zapatu bai domeka arratsaldean jende batu zen frontoian.

Emaitzak

Gizonezkoetan, Jaitxo taldeak 5-3 irabazi zion La Kokotxa taldeari; eta Astuan Villa taldeak 5-3 hartu zuen mendean Txapela. Emakumezkoetan, Etxaon taldeak 3-4 irabazi zion Gaztiak taldeari; eta Bandoleirak 10-2 Bajaon taldeari.

Golegile onenak

Finalak jokatzeka gizonezkoetan Iraitz Bolinaga da pitxitxia, eta Haritz Gallastegi da bigarren, hurrenez hurren 28 eta 21 gol eginda. Biak gelditu dira finaletik kanpo, beraz, hirugarren dagoen Iñaki Olaortuak aukera du oraindik ere sari hori irabazteko. 21 gol egin ditu, oraingoz.

Emakumezkoetan Bandoleira taldeko Ibane Zubiaurre eta Maitena Mañarikua dira golegile finenak. Zubiaurrek 11 gol egin ditu, eta Mañarikuak 9. Finala dute azken aukera sailkapena erabakitzeko.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak