Santiagoren erretaula ezagutzera emateko bi bisita gidatu antolatu dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko martxoaren 11

Apirilaren 20rako eta maiatzaren 25rako antolatu dituzte bisitok; ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

Parrokian dago Santiagoren erretaula. Italiar estiloko XVI. mendeko pieza da, eta Mankomunitateko Turismo Sailak bi bisita gidatu antolatu ditu Ezkutuko altxorrak izeneko programaren barruan. Bisitak eguerdian egingo dira, eta apirilaren 20rako eta maiatzaren 25erako iragarri dituzte. Prezioa bi euro da, eta aurrez izena emateko eskaera egin dute.

Ezkutuko altxorrak

Inaziotar lurraldea egitasmoaren barruan sortu dute Ezkutuko altxorrak. Izenak adierazten duen moduan, gertu ditugun eta ezagutzen ez ditugun piezak nabarmentzea da helburua. Izenemateak egiteko deitu 943 796 463 telefono zenbakira edo idatzi info@tierraignaciana.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak