Martxoaren 8ko kartel lehiaketak gero eta oihartzun handiagoa du herritarren artean

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko martxoaren 9a

Lehiaketara aurkeztutako 14 kartelen artean sei Elgetatik aurkeztutakoak ziren; herritarrek gustura hartu zuten parte onena aukeratzeko prozesuan.

Martxoaren 8ko ekitaldiak, Elgetan, bariku arratsaldean burutu ziren. Udaleko gizarte departamentuak iragarri moduan 18:00etan Bideberri mankomunitateak deituriko kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ipini ziren ikusgai herritarrek onena aukeratzeko. Hamalau kartelek osatu zuten erakusketa, askotariko estilo eta aldarrikapenekin. Besteak beste, Batera hobe, Egunero emakume, Ez dago borrokarik gabeko garaipenik, Inoiz baino gehiago eskubide berdinak, Iratzarri, edo Berdintasuna bizi. Kartel politak zeuden, baina atentzioa deitu zuten euskara akats ugariek.

Herritarrak animatu ziren botoa ematera. Bideberri mankomunitatea osatzen duten hiru herrietan ipini zen botoak jasotzeko kutxa. Hala, elgetarrekin batera antzuolarrek eta gatzagarrek ere aukera berdina izan zuten. Egunotan ezagutuko ditugu saridunak. Txokolate-jana, horma-irudi erraldoia eta elkarretaratzea ere egin ziren. Azken honetan 30 bat lagunek hartu zuten parte.

Gauean, Las Viudas eta Aitalia antzezlanak aurkeztu zituzten Espaloian Madriletik etorritako bi emakumek; ama alabak, hain zuzen ere. Arrakasta txikia izan zuen emanaldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak