Euskal Herriko iraupen luzeko zirkuituaren amaierako ekitaldia egingo du Mendi Federazioak domekan. Azken urteetan bezala, Elgetan egingo dute ospakizuna, eta goizerako mendi irteera antolatu dute.
Parte-hartzaileak kiroldegitik abiatuko dira 08:00etan. Ibilaldia da Elgetako-Intxorta-Erdella-Egoarbitza-Azkonabitza-Elgeta. Antolatzaileek 150 lagunetik gora espero dituzte. Iritsi ahala, ekitaldi honetako finalistek diploma bana jasoko dute, eta jarraian bazkaria egingo dute Espaloia kafe antzokian.