Kolore anitzeko musika
"Konfeti kolore" diska berria aurkeztu zuten otsailak 28an, Bilbon, komunikabideen aurrean. Dantza eta une oro alimaleko festa antolatzeko egina. 12 abestiz osaturiko diska berria da bigarrena, eta singlea diskoaren izen berekoa dauka. Musika beroa eta erritmo anitzetan murgildurikoak, hala nola, ska, reggae-ska, rumba, cumbia, salsa, tex-mex, rocka, pop-rocka eta mundu latindarreko soinuak.
Aurkezpena `etxean´
Taldekideak diska aurkezteko gogotsu daudela ezagutarazi digu Aritz Alustiza trikiak "Gogo eta ilusio haundiarekin gaude, gainera espaloia antzokia gustuko dugu eta inguruko jende dexente hurbiltzea espero dugu . Ardura handiz hartzen dugu `etxean´ aurkeztea eta saiatuko gara festa eder bat antolatzen. Ia hirugarren diskoa Bergarako kafe antzokian aurkezteko aukera dugun".
Kontzertuak
Elgetan izan ondoren, martxoak 16an Tolosako Bomberenan izango dira eta 23 an, Zornotzako Zelaietan. Apirilari dagokionez, 6an, Oiartzuneko Pagoan joko dute Bizardunekin batera eta 11an Gasteizeko Gaztetxean.