Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta hainbat ekitaldi daude iragarrita bariku arratsalderako. Iaz moduan horma-irudi erraldoia egiteko proposamena luzatu die Udalak herritarrei. Bideberri mankomunitatearen kartel lehiaketako lan onena aukeratzeko ere laguntza eskatu du. Kartelak —14 guztira— plazan egongo dira ikusgai, eta botoa ematen duten herritarren artean herriko denda eta jatetxeetan gastatzeko 50 euro zozketatuko dituzte.
Udalak elkarretaratzea ere iragarri du 19:00etarako. Aurretik, txokolate beroa banatuko dute plazan, eta 22:30ean bi emakumezko protagonista dituen Las Viudas eta Aitalia antzezlan pieza motzak aurkeztuko dituzte Espaloia kafe antzokian, 22:30ean. Udaleko gizarte departamenduak lagundutako emanaldia da. Sarrera zazpi euro da, bazkideendako bost euro.