Astuan Villa taldea nagusitu da gizonezkoen futbito txapelketako ligaxkan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko martxoaren 5a

Jaitxo, La Kokotxa eta Txapela dira finalerdietarako txartela lortu duten taldeak.

Aste bukaeran jokatu zuten gizonezkoen ligaxkako azken norgehiagoka eta Astuan Villa taldeak 11-3 irabazi zion La Kokotxa taldeari. Hortaz, Astuan Villa, Jaitxo, La Kokotxa eta Txapela dira finalerdietan izango diren lau taldeak.

Sailkapena

Honenbestez horrela gelditu da sailkapena ligaxkako partidu guztiak jokatu ostean.

TALDEAK PUNTUAK GOLABERAJEA IRABAZI GALDU BERDINDU  
Astuan Villa 15 49 5 1 0  
Jaitxo 15 33 5 1 0  
La Kokotxa 12 19 4 2 0  
Txapela 12 41 4 2 0  
Tzibaz United 6 -24 2 4 0  
Naste Borraste 3 -52 1 5 0  
Intxorta's Crew 0 -66 0 6 0  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak