Oihan Vegak 'Euskararen espektakulue' egingo du gaur, barikua

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko martxoaren 1a

Espaloian egingo du umorezko bakarrizketa, 22:30ean; sarrera zortzi euro da, sei bazkideendako.

Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz? Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara?...

Oihan Vega aurkezle ezagunak, umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatuko gaitu gaur, martxoak 1, Euskararen espektakulue ikuskizunarekin. Bakarrizketa dibertigarri eta ironikoa da Euskararen espektakulue; musikaz, kantuz eta zinemaz lagunduta publikoari barrea eragiteaz gain, gogoetarako aukera ere ematen duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak