Emakumezkoen futbito txapelketan 'Gaztiak' taldeak irabazi du ligaxka

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko otsailaren 28a

Ligaxka amaituta, lau taldeek finalerdiak eta finala jokatuko dituzte orain.

Lau taldek hartu dute parte emakumezkoen futbito txapelketan, eta martitzenean jokatu zuten ligaxkako azken norgehiagoka. Bajaon taldeak 5-1 irabazi zion Etxaon taldeari. Hala, hauxe da ligaxka amaitu osteko sailkapena.

1. Gaztiak  (9 puntu)

2. Bajaon (6 puntu)

3. Bandoleira (3 puntu)

4. Etxaon (4 puntu)

Finalerdiak atzeratuta

Luzatu dena gizonezkoen ligaxka da. Domekan jokatuko dute azken partidua: Astuan Villa / La Kokotxa, 12:00etan. Asteburuko nobedadea haurren partiduak izango dira. Gazteenek, barikua, jokatuko dute, 17:00etan. Beste bi norgehiagokak domeka goizean jokatuko dituzte, 10:00etan hasita.

Hala, emakumeen txapelketara bueltatuz, oraindik eguna ipini gabe egon arren finalerdietako partiduak hauek izango dira: Gaztiak-Etxaon, eta Bajaon-Bandoleira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak