Gatazka egoerak nola gainditu landuko dute gurasoek eguenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko otsailaren 26a

Hamahiru gurasok hartu zuten parte lehen hitzaldian; asteon ere zaintza zerbitzua egongo da ludotekan.

Hamahiru gurasok hartu zuten parte otsailaren 14an Maala elkarteak Baikara guraso federazioarekin elkarlanean antolatutako hitzaldian. Baikarako Iñaki Saezek hainbat azalpen eman zituen motibazioaren inguruan. Besteak beste, aholkatu zuen haurraren interesgune berriak topatzea, kooperatzen irakastea eta negoziazioa lantzea.
Motibazioak haurrarengandik irten behar duela esan zuen, eta gurasook kontuz ibili behar dugula haurrarengan eratzen ditugun espektatibekin. Errefortzu positiboa lantzeko eta autoestimua zaintzeko ere aholkatu zien Saezek gurasoei.

Gatazkak gainditzen

Hiru hitzaldi antolatu ditu Maala guraso elkarteak ikasturte honetarako. Hurrengoa, bigarrena, otsailaren 28an, eguena, egingo dute. Gaia hau izango da: Nola lagundu seme-alabei euren gatazkak gainditzen. 18:30ean hasiko da, Herri Eskolako musika gelan, eta, aurrekoaren moduan, ordu eta erdi iraungo du. Seme-alabendako zaintza zerbitzua behar duten gurasoek zabalik aurkituko dute udal ludoteka, 18:15etik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak