Herriko neska-mutikoen parte hartzearekin 161 lagun futbitoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko otsailaren 22a

Helduek aste bukaerako norgehiagokekin emango diote amaiera ligaxkari.

Helduendako futbito txapelketa azkarra egitea zen hasierako asmoa; pare bat aste bukaeratan jokatzea, alegia. Erantzuna, ordea, ustekabea izan zen: gizonezkoen txapelketan zazpi taldek dihardute (76 lagun), eta emakumezkoenean lauk (38 lagun). Azkenean, beraz, ligaxka, finalerdiak eta finala jokatuko dira.

Hori bakarrik ez: umeek ere futbitoan egin gura dute, eta laster batean antolatuko dituzte taldeak, guraso arduradun eta guzti. Hala, aste honetako albistea da neska-mutikoen arteko partiduak ere jokatuko direla. Sei talde osatu dituzte (47 lagun), eta Udalaren laguntzarekin eta gurasoen ardurapean bina partidu jokatuko dituzte. Taldeak dira Karramarroak (11 neska-mutiko), Txapeldunak (7 mutil), Superneskak (7 neska), Kontuz neskak (7 neska), Xelebreak (9 mutil), eta Lamoskagau (6 neska-mutiko).

Lehenengo partidua hurrengo barikuan, martxoak 1, jokatuko dute, eta bigarrena nagusien txapelketako finalen aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak