Kzguneko dinamizatzailea hilean behin etorriko da aurrerantzean

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko otsailaren 18a

Hileko azken eguenetan egingo du bisita: hurrengoa otsailaren 28an izango da.

Otsailetik aurrera Eli Modrego dinamizatzailea hilean behin etorriko da Elgetako Kzgunera. Bisita eguna ere aldatu egingo du: orain arte astelehenetan etortzen bazen —hamabostean behin— aurrerantzean eguenetan etorriko da —hilean behin—. Hileko azken eguenak izango dira bisita egunak Elgetan.

"Aldaketa mordoa izaten ari gara zentro txikietan", adierazi du Modregok. "Barkatu eragozpenak", esan du. Hurrengo otsailaren 28an etorriko da, 09:00etatik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak