Paramount Comedy frankiziaren azken loteetako komedianteetako bi izan dira asteburuan Espaloian, Monologo Mostraren barruan. Dani Lopez eta Pedro Llamasek Vaya por dios: mejorando lo presente umore hizketaldi musikatua egin zuten eta barrez jarri zituzten ikusleak. Jasotako txalo zaparradan, ordea, bikotearen komedia talentuak izan zuen pisua eta ez gidoi eta txisteek: lau, zaharkitu eta eskas samarrak, inondik ere. Hala ere, Lopez eta Llamasek, kontraesana badirudi ere, fin jardun zuten. Froga izan zen monologistaren atzetik aktorea dagoela eta bi hauek talentua badute, gidoi penagarria bat salbatu zuten-eta. [KRONIKA OSOA ASTELEHENEKO GOIENA PAPERAN]
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.